2011-05-30

KORRIKA

2011ko apirilaren 15an, ohitura den bezala eskola osoak korrika txikia egin genuen.Korrika gauaz pasatzen zenez herritik, ba guk KORRIKA TXIKIA egin genuen kilometroari bueltak emanez. Beste urte bi itxaron beharko dugu korrika txikia berriz egiteko.

IBAIALDE

2011ko apirilaren 14an, IBAIALDE programaren barruan, Argin erreka astertzera joan ginen. Erreba txikia denez eta inguruan ez dagoelez lantegirik, nahiko garbia egoten da.

IPUIN KONTALARIAK LEKEITIOTIK

2011ko apirilaren 8an, Lekeitioko Iturriotz DBHko 3. mailako neska mutilak eskolara etorri ziren euren tailerretan guretzat prestatzen dituzten ipuinak kontatzera. KaƱoia eta pantaila handia behar izaten dute ipuinak kontatzeko. Urtero etortzen dira, eta gustora egoten gara.

IPUIN KONTALARIA

2011ko apirilaren 6an, Galtzagorri elkarteko ipuin kontalaria etorri zen eskolara. Arinagotik utzitako liburuen kutxa batzera etorri zen eta bide batez ipuin gehiago kontatzen. asko gustatzen zaigu ahozko ipuinak entzutea eta berak utzitako liburuak ere. datorren urtean etortzea ere gustatuko zaigu.

PAKEA BIZKAIA

2011ko apirilaren 5an, Bakea Bizkaia itsasontzia ikustera joan ginen Lekeitiora lehen hezkuntzako ikasle guztiak. Tripulazio guztiarekin hitz egiteko aukera izan genduan baita Unai Basurko patroiarekin ere.Itsasoratzeko gogoarekin gelditu ginen. Hurrengo batean izango da.