2008-09-26

IKASLE BERRIAK ETA ANDEREÑO BERRIAK

Aurten 6 ume berri eta 4 andereño berri etorri dira eskolara. Ume berriak dira: DANEL, IRAIA, JON, LAIA, MALEN eta EKAITZ. Irakasleak dira: LOURDES, GARBIÑE eta IXONE.
ESTHER L.H.5 ETA KOBA L.H.3

ESKOLA OBRETAN.

Urte honetan eskolako nagusiak, Lehen Hezkuntza 3, 4 eta 5. mailakoak, dotrinan gaude. Eskolako goiko pisua konpontzen ari dira gela berriak ateratzeko guretzat.
Andereñok esaten du Gabonak arte edo bertan egon beharko garela. Zelako hotza.
AIORA, L.H.3 eta ESTHER, L.H.5

BIZKAIA 21


Asteazkenean, irailak 23an, BIZKAIA 21eko autobusa eskolara etorri zen, guri azaltzera, nola birziklatu behar dugun eta baita ordenagailuan joko batzuk egiteko. Bueno, gauza da denok oso ondo pasatu genuela.
JUDITH. L.H.5

KAIXO LAGUNOK!

Eskolan hasi garenez, blogean idazten ere bai. faltak baditugu, ordenagailuan ibili gabe, bueno idatzi gabe, denbora asko egon garelako izango da.
Bueno, ba guk oporretan super ondo pasa dugu, nire lagun Lexurik eta nik behintzat, hala uste dugu. Espero dugu zuek ere opor on batzuk pasatuko zenutela, ezta? Bueno, datorren ostiralerarte.
AGAR eta LEXURI. L.H.5