2011-12-16

EUSKERAREN EGUNA

Aurten ere euskeraren eguna zela eta, herriko DANOBAT enpresak ekintza batzuk prestatu zituen ospatzeko eguna. Ekintza horiek bukatu eta gero, partehartzaile guztien artean bizikleta baten zozketa zegoen. Eta nori tokatu????
Ea asmatzen duzuen!!!!!!

2011-12-15

ENTSAIOAK


Olentzero egunean dana ondo urteteko entsaioak egiten hasi gara. Gaur publiko berria izan dugu gure kantaldia entzuten. Iparraldeko ikasle batzuk izan dira. Pozarren joan dira berriz Foruko barnetegira.

2011-11-11

SAN MARTIN EGUNA

Gaur 2011ko azaroaren 11, San martin egunean,aspaldiko partez San Martinera joan gara oinez L.H. osoa. Bertan gaztainak eta mostoa edan dugu. Eskerrik asko antolatzaileentzat. Datorren urtean, aurtengo moduko eguraldia egiten badu, prest egongo gara berriz joateko.

2011-06-10

LEKEITIOKO IGERILEKURA

Uda heltzear dagoenez, Lekeitiora joaten gara igeri egiten ikastera. Egun batzuetan Lehen Hezkuntzakoak joaten dira eta beste batzuetan denok batera, eskola osoa.

2011-06-03

UDAL FOROA

Maiatzaren 27an, urtero egiten dugun bezala, alkatearekin batu ginen udal foroa egiteko, eta datorren urterako eskariak egiteko.

ETXETIK KANPORA GAU BI

Pasa den Maiatzaren 18, 19 eta 20an etxetik kanpo bi gau egin genituen. Ezetz asmatu nora joan ginen? Hora hor pista bi. Asamatzen duzuenean erantzuna bidali. Bakarrik esan primeran pasatu genuela.

2011-05-30

KORRIKA

2011ko apirilaren 15an, ohitura den bezala eskola osoak korrika txikia egin genuen.Korrika gauaz pasatzen zenez herritik, ba guk KORRIKA TXIKIA egin genuen kilometroari bueltak emanez. Beste urte bi itxaron beharko dugu korrika txikia berriz egiteko.

IBAIALDE

2011ko apirilaren 14an, IBAIALDE programaren barruan, Argin erreka astertzera joan ginen. Erreba txikia denez eta inguruan ez dagoelez lantegirik, nahiko garbia egoten da.

IPUIN KONTALARIAK LEKEITIOTIK

2011ko apirilaren 8an, Lekeitioko Iturriotz DBHko 3. mailako neska mutilak eskolara etorri ziren euren tailerretan guretzat prestatzen dituzten ipuinak kontatzera. KaƱoia eta pantaila handia behar izaten dute ipuinak kontatzeko. Urtero etortzen dira, eta gustora egoten gara.

IPUIN KONTALARIA

2011ko apirilaren 6an, Galtzagorri elkarteko ipuin kontalaria etorri zen eskolara. Arinagotik utzitako liburuen kutxa batzera etorri zen eta bide batez ipuin gehiago kontatzen. asko gustatzen zaigu ahozko ipuinak entzutea eta berak utzitako liburuak ere. datorren urtean etortzea ere gustatuko zaigu.

PAKEA BIZKAIA

2011ko apirilaren 5an, Bakea Bizkaia itsasontzia ikustera joan ginen Lekeitiora lehen hezkuntzako ikasle guztiak. Tripulazio guztiarekin hitz egiteko aukera izan genduan baita Unai Basurko patroiarekin ere.Itsasoratzeko gogoarekin gelditu ginen. Hurrengo batean izango da.

2011-03-24

KARNABALAK 2010-2011


Autengo gaia , aurreko urteei jarraipena emateko EUROPA izan da, eta horrela mozorrotuta joan gara: bikingo, gondolero, kosako eta tiroles. Gainontzekoak nahi izan duten bezala, beti ere gaia kontutan hartuta.