ORTUA

2023-06-26

AZKENENGO EGUNA.

 Azkenengo egunean HH eta LH 1-2ko lagunek tailerrak izan zituzten goizean (maskarak, tatuaiak, aurpegi margoketa...) gero merendola egin zuten eta azkenik puzgarrian jolastu zuten. Plan ezinhobea ikasturtea amaitzeko. 



ESKOLAKO JAIALDIA

 Ekainaren 20an eskolako jaialdia ospatu genuen. Emanaldi oso polita eta hunkigarria izan zen. Gure 6.mailako lagunak agurtu genituen. Zorte bostoi!



UDALFOROA

 Ekainaren 16an UDALFOROA izan genuen eskolan. Ikasle guztiak elkartu ziren alkatearekin eta ikasturte osoan zehar AGENDA 30 proiektuan barruan egindako ekintza guztien berri emon zioten. Beraien eskaerak eta konpromisoak ere azaldu zituzten. 



 

OSKAR COLLAZO PILOTAGILEAREN BISITA

 Ekainaren 16an Oskar Collazo pilotagilearen bisita izan zuten LH 1-2ko lagunek. Oskarrek pilota modalitate bakoitzeko pilotak nolakoak diren eta nola egiten diren azaldu zien. Bi pilota mota ere egin zituzten eta oso gustura egon ziren berarekin. 




2023-06-23

EAra TXANGOA

 Ekainaren 15an Eara joan ginen denok. LHkoak  Argin erreka aztertzera joan ziren Ibaialde programaren barruan eta han ibili ondoren hondartzara etorri ziren eta han HHkoekin elkartu ziren. Egun zoragarria pasatu genuen.




ARRAGUA HH.

 Ekainaren 14an HHko lagunok Arraguara joan ginen. Pentsatu, esperimentatu, sortu eta ikasteaz gain primeran pasatu genuen. 



2023-06-22

RUN, RUN, RUN. LH 1-2

 Ekainaren 13an LH 1-2ko ikasleek antzerkitxo bat eta kanta bi eskeini zizkieten beraien familie. Oso ondo egin zuten eta poz-pozik ibili ginen dena prestatzen.









BIZI ELKARTEKOEN BISITA

 Ekainaren 9an Bizi Elkarteko lagunak etorri zitzaizkigun bisitan. Lehenengo hamaiketako eder-ederra prestatu ziguten beraien txokoan eta gero eskolara etorri ziren lehenagoko kontuak kontatzera. Oso interesgarria eta aberasgarria izan zen eta asko ikasi genuen beraiekin. Mila esker!



2023-06-13

LH 1-2 BTT. HEZIKETA FISIKOA

 LH 1-2ko ikasleak mendiko txirrindularekin ibili dira egun hauetan Gorputz Heziketan. Oso trebeak dira eta oso ondo pasatu dute,



2023-06-06

PASEOTXOA SANTIAGORA HH eta LH1-2

 Ekainaren 2an Santiagora joan ginen paseotxo bat emanaz, hantxe arratsaldea pasatzera. Primeran ibili ginen. 


2023-06-01

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN EGUNA. MARKINA-XEMEIN 2023-05-26

 Pasa den barikuan Markina-Xemeinen egon ginen LH 5-6. mailako ikasleak Zientzia eta Teknologiaren eguna ospatzen. Lea-Artibaiko lantegi askok hartzen dute parte eta oso interesgarriak izan ziren tailerrak. Asko ikasi genuen "stand" desberdinetan eta oso dibertigarriak izan ziren egin genituen esperimentuak.