ORTUA

2009-11-27

AMAIAREN URTEBETETZEA


Astelehena, azaroak 23an, Amaiaren urtebetetzea izan zan, pastelak ekarri zituen eskolan ospatzeko eta bere txakurra BELTZ ekarri zuen.
Koba. L.H.4

ORMAK APAINTZEN




Aste honetan ormairudi batzuk jarri ditugu eskaileretan hauek apaintzeko. L.H.4,5,6koak izan gara, baina bat Sukarrietatik ekarri genuen. Ormairudiak basoari buruz eta animalia ornodun eta ornogabeei buruzkoak dira.
Lexuri L.H.6

2009-06-12

LEXURIN URTEBETETZEA

Ekainak 8an, Lexurin urtebetetzea izan zen. Berak egin zuen pastela goxoa egon zen eta edateko SUNNY ekarri zuen. Goxo goxoa egon zen dena.
KOBA. L.H.3

ARHANEREN URTEBETETZEA

Gaur, ekainak 12, 1.mailako baten urtebetetzea izan da, Arhanerena. Bizkotxo eta zumoarekin ospatu dugu eskolan eta aldez aurretik zorionak ingelesez, euskeraz eta erderaz kantatu dogu.
Aiora. L.H.4

FISHER CIRQUE

Ekainak 7an, larunbatean zirkoa etorri zen. Eliza ondoan dauden pisuen alboko aparkamentuan, karpa eta guztiz. 2 fila aulki egon ziren baina azkenean, 5 fila ipini behar izan zuten jendez gainezka zegoelako. Zirkoa erderaz izan zen. Animalia batzuk atera zituzten: zaldia, antzarrak, ahateak, ahuntzak, e.a... Gustora ibili giñen. Aiora. L.H.4

2009-05-29

ATHLETIC EK GALDU DU.


Eskolan denak joan ginen gorri eta zuriz jantzita eta abesten gure bihotzeko taldeari animoak emateko. Athletic eta Bartzelona oso talde onak dira baina Athletic askoz ere hobea da. Valentziara joan ziren guztiak Kopako finala jokatzera. Athleticek gola sartu zuenean denok oso pozik jarri giñen; baina Bartzelonak 4 gol jarraian sartu zituenean, denok negar malkoka hasi giñen. Pena izan zen!Baina datorren urtean berriro saiatuko gara. AUPA ATHLETIK!!!!!
Esther. L.H.5

OLINPIADAK


Autobusez joan giñen Lekeitiora 3.,4. eta 5. mailakoak. Lekeitioko eskolan batu giñen
inguruko 5. eta 6. mailakoekin. Jolas batzuk egiten hasi giñen, adibidez: boloak, txingak, sokatira, zelai-errea, futbola binaka, futbola baloirik gabe, e.a...
Gero plazara joan giñen bazkaltzera. Autobusa hartu eta eskolara bueltatu giñen.
KOBA. L.H.3

URTZA BA DOA.

Urtza hilabete bat egon da eskolan praktikak egiten. Urtzak eskemak egiten eta eskemak irakurtzen erakutzi digu. Atzo bere irakasleari gutun bat bidali genion esanez ea gelditu al den kurtso amaierarte.
Esther. L.H.5

ITURRIOTZ!


Joan zen astean, Iturriotzekoak etorri ziren ipuinak kontatzera. Niri gehien gusta zitzaidana "Printze txiroa" zen, oso dibertigarria izan zelako. Pantaila eta guzti etorri ziren. Guztira 5 ipuin izan ziren, baina horietatik bakarrik 1 izan zen dibertigarria. Ni txikle jaten ari nintzen eta hagina kilin-kolo nuela, zast!!!!! hagina kanpora. Ba, agur eta datorren ostiralerarte.
AGAR. L.H.5

GREBA JANTOKIAN

Atzo, osteguna 28, Gastronomia Baskako langileak, jantokiko begiralea Koro eta officeko Patriciak greba egin zuten, horregaitik ez zen egon jantokirik. Nahi zuenak etxera bazkaltzen joan zen edota bestela janaria tupper batean ekarri eta eskolan bertan jan. Gaur jantokian bazkalduko dugu, grebarik ez dagoelako.
Aiora.L.H.3

IBAIALDE


Asteazkenean Ibaialde(Agenda 21eko proiektoaren barruko ekintza bat) egitera joan ginen Hargin errekaren azterketa egiten. Lehen Hezkuntzakoak uraren tenperatura hartu, korrontearen abiadura aztertu, uraren oxigeno maila, kutsadura, intsektuak dauden ala ez ikusi, fitxak batzuk bete, e.a...Oso ondo pasatu genuen denok, batez ere Haur Hezkuntzakoak. 12.00ak aldera hamaiketakoa jan genuen eta 13:00rako eskolan giñen bueltan.
Lexuri L.H.5

2009-05-15

ITURRIOTZEKO IPUIN KONTALARIAK

Atzo Lekeitioko B.H.I.ko ikasle batzuk etorri ziren ipuinak kontatzera. Denok bildu ginen psikomotrizitate gelan. Pila bat ipuin kontatu ziguten, batzuk beste batzuk baino politagoak. Niri gehien gustatu zitzaidan ipuina Printze Txiroa izan zen.
Lexuri L.H.5

2009-04-03

OPORRAK

Gaur eguerdian, aste biko oporrak hartzen ditugu. Oporrak eta gero, lehenengo lau asteetan igerilekura joango gara. Hurrengo asteetan ez dugu elkerrekiko berri izango bakoitza leku desbeerdinetan egongo garelako. Ondo pasa oporrak!!!!
KOBA L.H.3,JUDITH L.H.5

IGERILEKURA GOAZ!


Epa, egunon.Izenburuan esan bezala igerilekura goaz eta aurten espero dugu aguadilarik ez egitea inork. Baina aguadilak alde batera utzita, benetako albistea kontatuko dugu. Notatxoan esan bezala honelako gauzak ala erropa edo materiala, hau da, gauza hauek dira eraman behar direnak: txankletak, bainu jantzia, txanoa, esku ohiala, ea zer gehiago, ah!! mudak eta, eta amaitu dugu... espero. Eta amaitu baduegu guk, esan nahi du, albistea ere bukatu dela, ezta? Bai, ba agur.
AIORA L.H.4, AGAR L.H.5

ONGI ETORRI KORRIKA


Atzo, jolasordua eta gero, Korrika Txikia ospatu genuen. Lehenengo nagusiak hasi ginen eta herriko plazatik pasatu ondoren Erkiaga kaletik zehar abiatu ginen, Legortza baserria eta Aizpe auzoa pasatu eta gero, H.H ko umeak gure zain izan genituen bertan lekukoa hartzeko prest. Handik Bentakale auzorantz korrika jarraitu genuen eta toki horretan txikitxoak elkartu zitzaizkigun. Denok pozik korrika abestuz frontoi atzetik eskolaraino heldu ginen.
Lexuri eta Esther L.H.5