Martxoak 17, astelehena, Udaneren urtebetetzea da, 5 urte egiten ditu, baina gaur, ostiralean, ospatu dugu Aste Santuko oporrak datozelako. LEXURI, L.H.4
Atzo hasi giñen garbiketa egiten eskolan, liburu guztiak etxera eramaten hasi giñen: inguruneko liburuak, matematikako liburuak, e.a... Motxila pisu handiarekin eraman genuen eta eskolan ezin dira eduki hainbeste gauza. ESTHER. L.H.4
Gaur, Martxoak 14, Ispasterko eskolako umeontzat Aste Santua hasten da. Orduan gaur azken eguna da, gero jan eta berriro eskolara. Dorik etxeko lanak ipini eta arratsaldean eskolatik irten eta jolastu, eta gero bi asteko oporrak. Ondo pasa oporrak AIORA. L.H.3
Asteazkenean Ekuadorreko irakasle bi etorri ziren gure eskola ikustera. Txikia izan arren, asko gustatu zitzaien. haziz egindako pultsera batzuk ekarri zituzten. bat KICHWA zen eta bestea SHUAR nazionalitaekoak. Eskerrik asko esaten era bitara ikasi genduan: YUPAYCHANI- kichwa-eraz eta YUMINSAKME- shuar-eraz.
Asteazkenean, Martxoak 5, ipuin kontalari bat etorri zen eskolara. Kitarra batekin abestu eta ipuinak kontatu zituen: "5 hatz" eta 2 ipuin Pepitina-renak. Doro oso barregarria da, ipuinak amaitu eta gero kanta batzuk abestu genduan. AIORA. L.H.3
Atzo hasi giñen "ALTABIZKARKO KANTUA"ren murala egiten. Guda baten historia da, batzuk harriak botatzen euskaldunei, arranoak odola edaten, Carlomagno eta bere ejerzitoa Zaragozara joaten, ... Oso polita gelditzen dago. ESTHER L.H.4
Otsailak 11an Urtza etorri zen praktikak egitera Lehen Hezkuntzako gelara eta oso ondo pasatu duela uste dugu. Praktikaldia amaitu zaio eta Bilbora bueltatu behar da, berak ez du joan nahi. Ez joateko eskatu diogu baina ezinezkoa da. Lexuri, L.H.4
Lehenengo alanbrea sartzen da engantxean ur tanta baten forman. Gero goiko puntan lotzen da. Berdina egiten da baina beherago. Diamanteak ipini zure gustura eta listo. MATERIALA: Alanbrea Bolak izarrak pita 2 engantxe 2 diamante txiki 2 diamante handi AGAR. L.H.4
Joan zen larunbatean June atera zen telebistan, apur bat nahastatu egin zen. Galdetu zioten ea nola egiten zuen ardiak eta Junek erantzun zuen: io,io,io...eta gero galdetu ziotenean nola egiten zuen astoak erantzun zuen: beeeeee,beeee... Barregarria izan zen denontzat, marigorringoz joan zelako jantzita. Lexuri eta Esther L.H.4
Xabat ORDU TXIKITAN programara joan da eta oso ondo pasatu du. Aurkezlea oso barregarria zen.Xabatek argia itzali zuen eta Spiderman-en kanta ipini zuen. Xabat, L.H.1 eta Judith, L.H.4
Aste honetan joan gara Puritari (Uxueren amamari) elkarrizketa egitera, gero aldizkari baten idazteko. Argazki kamara eta ahots grabagailua eraman genuen. galdera asko egin genion eta pila bat gauza kontatu zigun. Esther. L.H.4
Otailak 19an,Beñaten urtebetetzea izan zen, eta eskolan ospatu genuen bizkotxo eta zumoarekin.Eskola amaitu eta gero frontoian ospatu genuen.Oso goxoa egon zen dena. Merendolako pastela oso goxoa egon zen txokolatezkoa izan zelako. Merendola amaitu eta gero, frontoi kanpora joan ginen raketekin jolastera; oso ondo pasatu genuen. Lexuri. L.H.4
Joan den asteburuan, zaldi probak egon dira frontoian eta euren erruz ezin izan genuen egin heziketa fisikoa. Urtero egiten dira probak,jende asko joaten da eta dena toperaino egoten da. Frontoi barruan egiten dira eta sartzeko ordaindu egin behar da. Zaldi probak eta gero dena egoten da zikin, baina hori ea amaitu da. AIORA.L.H.3
Astelehenean etorri ziren Urtza eta Oihana praktikak egitera. Hilabete bat egongo dira. Urtza Lehen Hezkuntzan Dorigaz eta Oihana aholkulari moduan Nekanegaz. Esther. L.H.4